TOPAKETAK

Bertatik bertara jakin nahi dugu: nola den disko bat ekoiztea, ganbera-musikako proiektu arrakastatsu bat eramatea, emakumeak metalezko haizearen munduan duen papera ikusaraztea… Gure artistek doako topaketetan kontatuko digute, non zugandik zugana hitz egin eta bere esperientzia lehen pertsonan entzun baitezakegu.

Konposatu eta bizi kontatzeko / James Stephenson


📍  Centro Cultural Tafalla Kulturgunea


📅 Abenduak 7 / 18:00


🎟  Sarrera doan edukiera bete arte


Doaneko topaketa honetan, James Stephenson konpositore iparramerikarrak, 2016ko edizioan bisitatu gintuenak, musikagile gisa izan duen goranzko ibilbideaz hitz egingo digu, eta nola lortzen duen denbora aurkitzea sortzeko, bere musika estreinatzen duten talde eta erakundeekin harremanak izateko eta artista gisa etengabe hazten jarraitzeko… Bizitza pertsonalaz gain! Aldi bereko itzulpena egonen da gaztelaniara eta, jakina, galderetarako denbora.