Abenduaren 6an eta 8an, zatoz gure TBW KIDS tailerrerak Artistas del Gremio edo Beat Brass taldearekin!

Musika, talde-lana eta dibertsio ziurtatua: parte hartu gure lantegietan!

10 urtetik aurrera, gure tailerretan izena eman dezakezu Artistas del Gremio taldearekin edo Beat Brass boskotearekin. Badakizu zer dioten: musikaren onena partekatzea da.

ARTISTAS DEL GREMIO

Tailerra 10 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago, tronpeta, tronboia, bonbardinoa/tuba, saxofoia, perkusioa eta zeharkako txirula espezialitateetan. Plazak mugatuak dira, ez geratu zurea gabe!

Egunean zehar musikalitateari, eszenaratzeari eta musika artikulazioari buruz lan egingo dute eta inprobisaziora hurbilduko dira, arratsaldeko kontzerturako sorpresa bat prestatzeaz gain.

Tailerra abenduaren 6an egingo da, goizez (10:30 – 13:30) eta arratsaldez (17:00 – 19:00), eta izena eman duten ikasleek kalejira batean parte hartuko dute 13:00ean eta 19:00etako kontzertuan Artistas de Gremio taldearekin.

BEAT BRASS

Tailerra 10 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago, tronpeta, tronboia eta bonbardinoa/tuba espezialitateetan. Plazak mugatuak dira, ez geratu zurea gabe!

Zer dela eta funtzionatzen du musika-talde on batek? Ikasi Beat Brassekin entzuten, elkarrekin lan egiten eta atril-ikaskideekin dibertitzen. Tailerra abenduaren 8an egingo da, goizez (10:30 – 13:30) eta arratsaldez (17:00 – 19:00).

TASAK

I

Tailer bakoitzeko matrikula 15€ da.

IZENA EMATEKO

Izena emateko inprimakia